Gaztelaniazko asomarse (irten, atera, jalgi) aditzetik dator ASOMOSproiektuaren izena. Horren bidez mahi izan dugu, geure nortasuna agertzeaz gain, beste mundu eta pertsona batzuek erakusteke dutenari begiratu behar diogula. Garapenerako Hezkuntza eta Komunikazioa elkarren eskutik doazela jotzen du Euskadiko Elkarbidea eta Irrati Komunitario en Munduko Elkartea aitzindari dituen egitasmo horrek, eta hezkuntza eta komunikazioa biak elkarren eskutik lanean arituz gero, banaka sortzen dituzten emaitzen bikoitza sor dezaketela.

Erakusketara hurbiltzea


Euskal Herriko Unibertsitatean, orain arte "ASOMOS, una mirada crítica a lo que SOMOS" izan den guztia jasotzen duan erakusketa izango dugu. Bertan, banan-banan prozesu horren momenturik onenak aurkituko dituzu. Nahiz eta prozesuaren zikloetariko bat amaitu den, espero dugu bertatik hezkuntzako eta komunikazioko prozesu gehiago sortzea, Iparraren nahiz HEGOAREN garapena sustatuko dutenak eta independenteak izan arren beti harremanetan izango direnak.












Gero arte besterik ez dugu esan... agur soil bat baino ez da

Kolonbian beti ongietorriak zarete


Esterrik asko Ana eta Imanol, egtunez egun irrati komunitario ekin gozatzen duten Kolonbiako komunitateekin ekin irribarreak, ikaskuntzak, emozioak eta zuen grina osoa partekatzeagatik...


Ikusi gehiago

Imanol eta Ana, emozioak partekatuz Kolonbian


Joan den uztailaren 8an heldu ziren Kolonbiara Imanol eta Ana. Abentura handiak bizitzeaz gainera, Kolonbiako zenbait tokitan estrenakoz gauzatzen ari diren zenbait komunikazio-prozesu ezagutu zituzten.

Kolonbiako Santander departamentuan ibili zen Ana. Eskualde hartan, zuzen-zuzenean ezagutu zituen La Cometa irratia eta zenbait kolektiboren prozesuak.

Imanol, aldiz, Kolonbiako Huila eskualdean izan zen, Actoría Social Juvenil sareko kanpamentu zoragarri batean izan zen lehenik. Huilako San Agustin indigena-erreserbako kanpamentu hartan izan ziren Cauca, Bogota, eta Huilako gazteak.

Abentura horren eta beste batzuen berri eman digu Imanolek bere blogean... zotaz horiek ezagutzera

Prestakuntza Tailerra EHUn sustatzea

ASOMOS, UNA MIRADA CRÍTICA A LO QUE SOMOS.

Izan horren bidez eta Komunikazioaren Zientzien Fakultateko ikasleak animatu nahi izan genituen hiru eguneki tailerran parte hartzera. Hizpide dugun tailerraren helburuak honako hauek izan zuren: Garapenerako Hezkunta eta Komunikazioa kontzeptuei buruz gogoeta egitea; Garapenerako Hezkuntzaren eta Komunikazioaren eta herritarrengan kritikitasuna suspertzearen artean zer harreman dagoen jakitea; Garapenerako Hezkuntzaren ikuspegitik komunikazio-produktuak sortzen jakitea; eta Garapenerako Komunikazioaren eta Hezkuntzaren iguruko proiektuak ezagutzea.

Fakultateko korridoreetan eta aretoetan izan ziren Angela María eta Nyria, ikasleei jardunaldietan parte hartzeko gonbita eginez. Mintzagai dugun tailerrean ezagutu ziren, hain zuzen, irratiko bi esatari kolonbiarrak eta Kolonbiara joan ziren bi ikasleak... zatoz gurekin hainbat gertakari ezagutzera.