Gaztelaniazko asomarse (irten, atera, jalgi) aditzetik dator ASOMOSproiektuaren izena. Horren bidez mahi izan dugu, geure nortasuna agertzeaz gain, beste mundu eta pertsona batzuek erakusteke dutenari begiratu behar diogula. Garapenerako Hezkuntza eta Komunikazioa elkarren eskutik doazela jotzen du Euskadiko Elkarbidea eta Irrati Komunitario en Munduko Elkartea aitzindari dituen egitasmo horrek, eta hezkuntza eta komunikazioa biak elkarren eskutik lanean arituz gero, banaka sortzen dituzten emaitzen bikoitza sor dezaketela.

Imanol eta Ana, emozioak partekatuz Kolonbian


Joan den uztailaren 8an heldu ziren Kolonbiara Imanol eta Ana. Abentura handiak bizitzeaz gainera, Kolonbiako zenbait tokitan estrenakoz gauzatzen ari diren zenbait komunikazio-prozesu ezagutu zituzten.

Kolonbiako Santander departamentuan ibili zen Ana. Eskualde hartan, zuzen-zuzenean ezagutu zituen La Cometa irratia eta zenbait kolektiboren prozesuak.

Imanol, aldiz, Kolonbiako Huila eskualdean izan zen, Actoría Social Juvenil sareko kanpamentu zoragarri batean izan zen lehenik. Huilako San Agustin indigena-erreserbako kanpamentu hartan izan ziren Cauca, Bogota, eta Huilako gazteak.

Abentura horren eta beste batzuen berri eman digu Imanolek bere blogean... zotaz horiek ezagutzera